lunes, 7 de mayo de 2012


Gida hau sortzeko, hezkuntza premia bereziak behar dituzten ikasleen gaiaren inguruko irakasleak eta aditu talde bat gara. Aiala Exposito, Laida Alustiza eta David Kortabarria hezkuntza bereziko hiru irakasle dira, eta Aitor Aguiriano eta Letizia Pascual berriz, gai hauetako adituak. Gure helburua, irakasleak dituzten arazoak ezabatzea eta aholkuak ematea da, ikasle guztien garapen gorena lortzeko.

Gida honetan, elkartu gara, batez ere irakasleentzat zuzendutako informazioa emateko. Bertan, irakurtzeko eta idazteko zailtasunak, arreta gabezia, arrisku sozialak, ikusmen urritasuna, entzumen urritasuna, motore urritasuna, adimen urritasuna, garapeneko nahaste orokorra eta gaitasun handiak dituzten ikasleen inguruko ezaugarriak emango dira. Beste era batera jarri ahal zaizkien oztopoak, kontuan izan behar direnak eta alde batera utzi behar direnak dira, azkenik, irakasleek klasean zer egin dezaketen, hau da, esku hartzeko modu inklusibo batean, aholkuak ematen saiatuko gara.