Gida hau sortzeko, hezkuntza premia bereziak behar
dituzten ikasleen gaiaren inguruko irakasleak eta aditu talde bat
gara. Aiala Exposito, Laida Alustiza eta David Kortabarria hezkuntza
bereziko hiru irakasle dira, eta Aitor Aguiriano eta Letizia Pascual
berriz, gai hauetako adituak. Gure helburua, irakasleak dituzten
arazoak ezabatzea eta aholkuak ematea da, ikasle guztien garapen
gorena lortzeko.
Gida honetan, elkartu gara, batez ere irakasleentzat
zuzendutako informazioa emateko. Bertan, irakurtzeko eta idazteko
zailtasunak, arreta gabezia, arrisku sozialak, ikusmen urritasuna,
entzumen urritasuna, motore urritasuna, adimen urritasuna, garapeneko
nahaste orokorra eta gaitasun handiak dituzten ikasleen inguruko
ezaugarriak emango dira. Beste era batera jarri ahal zaizkien
oztopoak, kontuan izan behar direnak eta alde batera utzi behar
direnak dira, azkenik, irakasleek klasean zer egin dezaketen, hau
da, esku hartzeko modu inklusibo batean, aholkuak ematen saiatuko
gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario